XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pinocheten apelazioa

Augusto Pinochet Txileko diktadore ohiaren abokatuek apelazioa aurkeztu zuten atzo.

Neurri horren bidez Pinochet Espainiara estraditatzea eragotzi nahi du jeneralaren defentsak.

Ronald Bartle epaileak duela bi aste hartu zuen estradizioaren aldeko erabakia.

Edozer gertatzen dela ere, Jack Straw Barne ministro britainiarrak izango du azken hitza Pinocheten geroaz.